2024/03/19

LH2.PIRATEN ETXEA

 Otsailaren 26-27 eta 28-29an Piraten etxean egon ginen. Zumaiatik irten eta 40 minutu pasa eta gero 3 piratek bidea oztopatu eta beraien etxera eraman gintuzten. Bertan maletak utzi eta gure etxebizitza berria ezagutu genuen. Ondoren , piratek dituzten ohitura batzuk erakutsi zizkiguten, dantza eta jolas ezberdinen bitartez.

Arratsaldean, Pasai San Juan-era jeitsi ginen autobuses eta bertako kale zahar eta misteriotsuetatik igaro ondoren, txalupa batean sartu gintuzten; Pasaiako portua eta bertan lan egiten zuten beste pirata batzuk ezagutzeko asmoz. Esperientzia zoragarria izan zen eta primeran pasa genuen.

Piraten etxera bueltatzean, afaldu ondoen mozorrotu eta gaubela egin genuen. 0:00 aldera lokartu ginen piratok baina baten bat, begi bat zabalik lokartu zen eta besteren bat, hor ibili zen bueltaka gaiztakeria bat pentsatzen.

Hurrengo goizean, 7.45 aldera esnatu ginen piraten musika martxosoarekin. Gosaldu eta piraten altxorra bilatzeko pistak aurkitzen hasi ginen taldeka. Eta azkenik, lortu genuen! Piratak gara!Izugarrizko esperientzia izan zen. Orain prest gaude abordatzeko!




2024/02/14

LH1.GORPUTZA

Gure gorputzaren lanketa egin ondoren, hau zaintzeko gomendioekin dekalogo bat prestatu zuten gure ikasleek.Hona hemen ambulategian eta kiroldegian uztera joan gineneko argazkiak.


LH1.ZEINU HIZKUNTZA

Gure lankide eta ama den Arantzazu etorri zaigu, lanbide gaiarekin lotuta, zeinu hizkuntza erakustera eta bide batez oparitxoak utzi dizkigu praktikatzen joateko gelan. Mila mila esker!


ARGAZKIAK

LH1.FISIO

Gorputzaren gaiaren baitan gure ikaslearen ama etorri zaigu bixitan bere lagun "Huesitosekin". Gure bizkarrezurraren sekretutxoak eta esertzerakoan jarraitu beharreko gomendioak azaldu dizkigu.ESKERRIK ASKO IDOIA!

ARGAZKIAK

LH1. DAITEKE

 Urtero bezala, aurten ere gure Daitekeko lagun jatorrak etorri dira gure geletara ikasleekin lanketak egitera.Beti bezala gauza erakargarriak ekarri dizkigute.Eskerrik asko Daiteke!

ARGAZKIAK

2023/06/21

LH2. ZUMAIARI BIRA

Ikasturtea bukatzen ari dela, gure herrian ezagutzen ez genituen zenbait leku bisitatu ditugu.

Datorren ikasturtean gehiago!







LH1. IRAKURKETA, DBH-KOEKIN LANEAN


Aurten, lehen mailako ikasleak, D.B.H ko 3. mailako ikasleekin irakurketa proiektu batean parte hartu dugu. Esperientzi oso aberatsa izan da eta bai ikasle eta irakasleok primeran pasatu dugu. Bikoteka irakurtzeaz gain, jolastu eta dantzatu ere egin dugu eta ikasleen artean oso harreman berezi eta polita sortu da. Datorren ikasturtean errepikatzeko gogo biziz gelditu gara. Mila esker proiektu honetan parte hartzera bultzatu gaituzten DBH-ko irakasle eta ikasle guztiei.